XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artizki hau, nolanahi ere, iharturik gelditu da, ez baitu balio iadanik balio erazle hori aditz oinari eransteko.

Areago, -ra- artizkiaren bidez sortutako aditz oin erazle askok eta askok balio berezi hau galdu egin dute eta, ondorioz, -ra-dun aditz oin horiek beste edozein aditz oinen pareko bilakatu dira; beraz, beste aditz oinek bezalaxe ekintza horiek eragileren bat izan dutela adierazi nahi dugunean, -ra-dun aditz oin horri arazi / erazi / erazo / eragin erantsiko diogu.

Esan dugunaren zenbait adibide ematekotan, hor ditugu oraindik gure artean bizi-bizirik honako hauek: a. ume zahar hauek erasaten dizkigutenak.

b. Orra zergatik Joanesek eskutitz bat eragin zion Maleni osabarentzat .

Adibide hauetan garbi ikusten da erasan eta eragin aditz oinen balio erazlea, -ra- artizkiak ematen diena.

Baina aldi berean hor dugu ondoko adibide hau, non Elissanburuk ez baitio eragin bakarrik baizik egin arazi zuela: Espainiako errege handi batek egin arazi zuela jauregi eder hori. Bide beretik, gaur egun, erantzun, eratorri, erabili, e. a. ez ditugu entzun, etorri edo ibili-ren erazletzat hartzen, beren esanahi propioa garatu baitute.

Eta goraxeago esan bezala, beste edozein aditz oini bezalaxe lot diezaiekegu erazi hauei ere, erantzun edo iratzarri aditzetan ez dugula inolako kutsu erazlerik somatzen adieraziaz: a. Oihurik egiten ez badut, jakiten ahal duk, Pello, hiregatik dela... zeren ez baihindutan nahi iratzar-arazi!.

b. Atzo, arratsalde epelean, mendiaz bertzaldean nintzelarik antxuekin, Zugarramurdiko fraidek ereman edo ereman-arazi dituzte beren komentura gure berrehun ardiak, beren ahariekin.

c. Abuztuko sargori hartan, hiru orduz larruzko berokia soinean erabil erazi zidaten.